FUNDAZIOA

Guri buruz

 

Ttipi-Ttapa Fundazioa interes orokorreko eta irabazi asmorik gabeko entitatea da, Nafarroako Fundazioen erregistroan 48. zenbakiarekin zerrendatua. Nafarroako Foru Ogasunak ‘gizarte-intereseko MECNA jarduera’ deklaratuak ditu fundazio honek kudeatzen dituen TTIPI-TTAPA aldizkaria eta ERRAN.EUS web orria.   

                       

Xedea

Euskara eta euskal kulturaren garapena eta zabalkundea sustatzea eta, zehatzago, gure herritarrek eta erakundeek duten hurbileko informazio eta komunikazio beharrei erantzutea da gure helburua.

Ikuspegia

Sektoreko bazkideekin aliantzan eta elkarlanean, tokiko komunikabideen saretze prozesuan sakontzea da gure Ikuspegia, eraginkorragoak izateko eta gure komunitateari produktu eta zerbitzu berriak eta hobeak eskaintzeko.

 

Balioak

  • Euskalduntasuna: euskara gure jardueraren muina da, euskaraz eta euskararentzat egiten dugu lan. Gure lan arlo guztietan hizkuntza zaindu eta egokia erabiltzeko konpromisoa dugu.
  • Hurbiltasuna: gure komunikazio egitasmoetan hurbiltasuna eta jendartearen pluraltasuna islatu nahi dugu, edukietan gizartearekin eta giza-eskubideekin bat datozen balio hezitzaileak lehenetsiz, gizarte kohesionatu eta askeagoa lortzeko.
  • Elkarlana: ezinbertzeko balioa da guretzat, lan taldean, komunikabideen sektorean eta gizarteko entitateekin, berdintasunean, gardentasunean eta parekidetasunean oinarritua.
  • Berrikuntza: gizartera begira gaude eta erronka berriei aurre egiten saiatzen gara, gure jardunean etengabeko hobekuntza eta jarrera proaktiboa bultzatuz.

 

Bikaintasunarekiko konpromisoa

Nafarroako Bikaintasunerako Fundazioak ‘Bikaintasunarekiko Konpromisoa’ Aitorpena emana dio Ttipi-Ttapa Fundazioari, duen kudeaketa sistemarengatik, 2017ko azaroaren 27an.

FUNDAZIOA ZENBAKITAN

(2024ko datuak)

LANGILE

HARPIDEDUN

MEZENAS

(Mekna / Mezenasgoa Kultura Nafarroa)
C

IRAKURLE

(Azkeneko hamabostaldian – CIES 2023)

ERABILTZAILE/HILEAN

(Google Analytics 2023)

C

2023ko kontua: 930.195 €

%

Autofinantzamendua

SALMENTAK

52%

MIKRO-DOHAINTZAK

20%

%

DIRULAGUNTZA

2024ko aurrekontua: 874.975 €

SARIAK

  • 1990. Zaldiko Maldiko elkarteak emana, Lamien Urrezko Orrazia saria. “Nafarroako eskualde euskaldunean eginiko lanagatik, euskarazko aldizkaria herri eta txoko guztietara ailegatzen baita, eta eginiko hobekuntzengatik, hilabetekaria hamabostekari bihurtuz”.

  • 1991. Arkupeak Jubilatuen Elkarteak aipamena eman zion Ttipi-Ttapa aldizkariari “euskararen alde eginiko lanagatik”.

  • Argia Saria. “Batzuek nazio mailako eremua hartzen dute komunikazioa egiteko gunetzat, eta eskualde maila zehatzagoan lan egitea erabaki dute beste batzuek. Erakundeen bultzadarekin batera sortu dira batzuek, eta beste batzuek fruituak ematen hasitakoan jo dute laguntza eske. Aurretik landutako soroetan hasi da zenbait, eta Argia Sari hau emango diogun taldeak aldiz euskarazko irakurleak ia deusetik sortzeko apostua egin du. Herri prentsako erreferentzia nagusietako bat den eta Nafarroako eskualde oso bati bizi berri bat eman diolako, gure Argia Saria Ttipi-Ttapa aldizkariarentzako”.
    • Rikardo Arregi Kazetaritza Saria, Komunikabideen Berrikuntza atalean. “Ttipi-Ttapa izan da euskarazko prentsaren munduan, ez argitalpenaren zati batekin baizik eta aldizkari osoarekin, aldizkariko informazio guztiarekin alegia, edizio elektronikoa Internet sarean eskaini duen lehena. 1996ko uztailaren 5ean hasi zen aldizkari hori Interneteko edizioa argitaratzen. Modu horretara, euskal prentsa amaraun-mundu berrian sartzeko bidea ireki du Ttipi-Ttapak: nolabait esateko, aldizkari nafarrari zor diogu euskal kazetaritza amaraunean, Interneten, sartu izana. Eta ahaleginak neurtzea egokia ez ezik bidezkoa ere badenez, azpimarratzekoa da toki aldizkari bat izatea izatea urrats hau ematen lehena gure artean”.

      • Rikardo Arregi Kazetaritza Saria, Ohorezko Aipamena Ttipi-Ttapa komunikazio-egitasmoarentzat. Honako merezimenduak dituzte epaimahaiaren iritziz:
        • Azpimarratzekoa da arlo askotan erakutsitako aitzindaritza, bai produktuetan (aldizkaria kaleratzen eta sareratzen, lehen webgunean beraiena, Goienarekin batera lehen tokiko TB); bai kudeaketan (mugaz gaindiko hedapena edota irudi korporatiboaren berrikuntza, adibidez.
        • Komunikazio-egitasmoak egoki erantzuten dio xede duen gizarte nafarrari.
        • Joera eraberritzailea, inkonformista, izatea 25 urteko ibilbide guztian zehar. Etengabeko hobekuntzan jardutea.
        • Egoera zailetan (Tbaren etena…) aurrera begiratzeko eta beste hedabide batzuekiko sinergiak bilatzeko kemena izatea.
        • Sortu zenetik gaur egun arte izan dituen eta egun dituen zailtasunak zailtasun, euskara hutsezko kazetaritzaren aldeko apustu ausarta egin izana.

      • Rikardo Arregi Kazetaritza Saria, ’30 urte, 10 mugarri’. Ttipi-Ttapa da Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietako 30 urte horietako Mugarrietako bat. Hau da zerrenda osoa: Anaitasna, Zeruko Argiatik Argiara, Ttipi-Ttapa, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, EITB, Elhuyar aldizkaria, Euskaldunon Egunkaria, Euskal Irratiak, Eibar.org eta Goiena.